Itxi

El Conquistador-en castinga

Silvia Irastorza, ama miresten duen alaba

Onintza Aiestaran

EITB

Sei anai-arreben artetik hirugarrena da eta emakume bakarra.

Gaurko hautagaiaren izena Silvia Irastorza da.&' || 'nbsp;Banku batean egiten du lan eta baita Leioako unibertsitateko kiroldegian ere. Aerobic, body pump eta fitness eskolan ematen ditu. Halaber, ur-lasterreko piragua talde bateko kide da eta asteburuetan piragua hartu eta tokiak ezagutzera joaten da. Oro har, abentura kirolak gustuko ditu. Urtebetean 20 kilogramo argaldu da eta probetan maila eman dezakeela uste du. Sei anai-arreben artean neska bakarra da eta bere ama miresten du berak bakarrik atera baititu aurrera. Silvia edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.

Bideoak (1)