22:00etan
Gaurko 'Con la Calle a Cuestas' saioak Gabon zaharreko ohiturak aztertuko ditu
EITB
Saioak gabon zaharreko menua, mahairen dekorazia, kotilioiak eta kolore gorriko lentzeria aztertuko ditu, besteak beste, urteko azken gaua behar bezala prestatzeko gakoak eskaintzeko asmoarekin.
ETB2k 'Con la Calle a Cuestas' saio berezia eskainiko du gaur gauean eta Gabon zaharra behar bezala prestatzeko gako guztiak emango ditu.
Hasteko, 'Con la Calle a Cuestas' saioa goizean goiz joango da merkatura, eta sukaldari baten laguntzarekin, euskaldunok urteko azken gau honetan zer afaltzen dugun aztertuko du. Prezioek gora egin dute? Zeintzuk dira aukerarik merkeenak? Gainera, bakailaoa pil pil erara prestatzeko modu erraz eta azkarra erakutsiko dute mikrouhin labea erabiliz.
Festetan, barraskiloak jatea da beste aukera tipiko bat. Sukaldari adituak Gernikan ospatu berri den Euskadiko Txapelketan bildu dira barraskiloak prestatzeko errezeta ezberdinekin.
Baina afaria behar bezala prestatzeko, mahaiaren dekorazioa ere garrantzitsua da, eta 'Con la Calle a Cuestas' saioren lan-taldea dekorazio adituekin arituko da mahaia nola jarri behar den ikasteko.
Gau berezi honetan, kotilioiak eta petardoak ere oso tipikoak dira. Pirotekniari dagokionez, euskaldunok zarata edo kolorea nahiago dugu? Eta kotilioietara joateko, zer nahiago dugu diskoteka batera joan ala hotel bateko festa txikiago batean egon?
Gabon zaharreko tradizioen artean, kolore gorriko lentzeria dugu. 'Con la Calle a Cuestas' saioak gizonentzako lentzeria aukerak erakutsiko ditu.
'Con la Calle a Cuestas' gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB2n.
>