Oholtzan
'Gasteizen kantuz eta dantzaz' ikuskizun berezia, gaur gauean
EITB
ETB1eko 'Oholtzan' tartean, 22:00etatik aurrera izango da ikusgai dantza eta musika emankizuna.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Telebistako lehen kateak eta eitb.eus-ek Gasteizen kantuz eta dantzaz ikuskizun berezia eskainiko dute. 22:00etatik aurrera, Ismael Diaz de Mendibilek eta Pilar Ruiz de Larreak aurkeztuko dute Gasteizko Aihotz plazan grabatutako saioa. Algara Dantza Taldeak koreografia tradizionalak eta modernoak eskainiko ditu; eta bestalde, Crescendo Abesbatzak euskal kanta ezagunak eskainiko ditu, ‘Katuen testamentua’; ‘Mariandresa’; ‘Furra furra’ edota ‘Behin Betiko’, esaterako.
ETB1eko ‘Oholtzan’ tartean gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera.