00:15ean
Diego de la Hoya- Randy Caballero, gaurko 'Boxeo Izarrak' saioan
EITB
Gainera, Lee Selby -Jonathan Barros norgehiagoka eskainiko dute ondoren.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Diego de la Hoya eta Randy Caballero boxeolarien arteko Estatu Batuetako Txapelketa eskainiko du. Diego de la Hoya, Oscar de la Hoya lehengusua da. 23 urte ditu eta orain arteko 19 borrokaldietan nagusitu da. Randy Caballerok ere ez du galdu egindako 24 neurketetatik bakar bat ere.
Bigarren norgehiagoka luma pisuko munduko txapelketa izango da, Lee Selby eta Jonathan Barrosen artean. Serlby galestarra hiru bider izan da munduko tituluaren jabe eta Barros argentinarra ere beste hirutan.
'Boxeo Izarrak' ostiraletan izango da ikusgai 00:15ean ETB1en.