Zinema euskaraz
Asier Altunaren 'Amama' pelikula, gaur gauean, ETB1en
A.H. | EITB
Kandido Uranga, Iraia Elias, Ander Lipus eta Klara Badiola aktoreak ditu protagonista.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur gauean, telebistan lehen aldiz, Amama pelikula eskainiko du ETB1ek¿. Asier Altuna zinemagilearen lanak Kandido Uranga, Iraia Elias, Ander Lipus eta Klara Badiola aktoreak ditu protagonista, eta bi munduren artean gatazkan dagoen familia baten istorioa azaltzen du.
Jatorri bat, bi norabide. Baserriaren eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, gurasoen eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isila: amama.
Amama gaur izango da ikusgai telebistan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.