Audientzia
'LND'k eskainitako 'Al filo del mañana' pelikula, bere ordu tartean nagusi
EiTB
Gainera, 'Atrápame Si Puedes' lehiaketa bere ordu tartean audientzia buru izan zen.
Iturria: FilmAffinity
'La Noche de...' saioak eskainitako Al filo del mañana filma bere ordu tartean nagusi izan zen %12ko audientzia zatiarekin. Tom Cruise eta Emily Blunt aktoreak protagonista dituen zientzia fikziozko pelikulak 238.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Filmaren aurretik ikusgai izan zen 'LND' saioak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen. Felix Linaresek aurkeztatuko saioak %8,2ko audientzia zatia eta 251.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.
'Atrápame Si Puedes', audientzia buru
Patxi Alonsok aurkezten duen 'Atrápame Si Puedes' lehiaketa ere bere ordu tartean audientzia buru izan zen %16ko kuotarekin. Emanaldiak 185.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta denboraldiko bigarren atalik ikusiena izan zen.