Audientzia
Osteguneko 'Gailurra Xtreme' saioaren atal berezia, euskaldunen artean nagusi
EITB
Gainera, 'A Bocados' saioaren atala orain arteko ikusiena izan zen.
Ostegun gauean Ibon Gaztañazpik gidatutako 'Gailurra Xtreme'en atal bereziak saioaren historiako daturik onenak lortu zituen. 'Gailurra Xtreme Perdido' erronka berriaren aurkezpen saioak %4,3ko audientzia zatia bereganatu zuen eta euskaldunen artean audientzia-buru izan zen %13,0ko kuotarekin. Audientzia metatuari dagokionez, 74.000 ikus-entzule lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. 'Gailurra Xtreme Perdido' saioa urtarrilaren 25ean estreinatuko da ETB1en.
'A Bocados' ikusiena, ostegunean
ETB2ko 'A Bocados' saioak ere datu bikainak lortu zituen ostegunean. Fricase de Pollo atalarekin, Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak %11,8ko audientzia zatia lortu zuten. Saioaren historiako atalik ikusiena izan zen eta 159.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Irailaren 25ean estreinatu zenetik, 'A Bocados' sukaldaritza saioak gora egin du nabarmen, eta ikus-entzuleen artean bere tokia bereganatu du. Denboraldiari dagokionez, %7,8ko audientzia zatia eta 137.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu, bataz beste. 'A Bocados' astelehenetik ostiralera dago ikusgai ETB2n, 20:15ean.