Lehen atalaren laburpena
Isaren ametsekin bukatu dute Loreak eta kaimanek, 'El Conquistador del Caribe' saioan
L.A. | eitb.eus
EiTB
Telmoren Samuluak irabaztear zeudenean, erlaxatu dira eta, azkenean, Enekoren Wüiek estreinatu dute kanpamentu aberatsa.
Dudarik gabe, Isarentzat izan da abenturako unerik latzena 'El Conquistador del Caribe' saioaren lehen atal honetan. Almeriakoak etxerako bidea hartu behar izan du eta gau bakar bat ere ez du igaro Kolonbiako oihanean; amesgaiztorik txarrena edozein lehiakiderentzat.
Kaimanen duelua ez da batere erraza izan; benetako piztiak izan dira maskalak, handiak. Isaren eta Lorean gerra zauriak ikusi besterik ez zegoen.
'Go!azen' telesaileko aktoreak ezustekoa eman du lehen atal honetan. Bere kapitainen izendapena arazo barik onartu du eta irabazteko asmoz egin dio aurre dueluari. Isa aukeratu du, ez Bernabé. Horrela, hasieran indarrak parekatuta bazeuden ere, Loreak atzaparrak atera ditu eta kaimanen gainera bota da, gomazkoak izango balira bezala. Gainerako lehiakideak aho zabalik utzi ditu. Ondo hasi da Isa, baina, hankan jaso duen haginkadaren ondorioz, atzean geratuz joan da, eta, azkenean, etsi egin du.
Horren beheraldia, halere, askoz arinago hasi da; izan ere, batzarrean zorabiatu ere egin da, lur jota gelditu baita taldekide askoren jomuga izan delako, tartean, Maikarena. Isak ez zuen bere taldekideen jarrera hori espero, eta bere aurkako azpijokoa izan dela uste du.
Bernabé izendatu du bere kapitainak, baina, arriskurik ez zuela ikustean, bere jarrera oso ezberdina izan da.
Samulu taldeko kideen tragedia immunitate jokoan nabarmenduko da. Irabazteko aukera asko zituzten urdinek. Ontzia gidatzen maisua da Telmo, eta menpekoak lehenak izan dira lurrera iristen. Hala ere, erlaxatu egin dira eta ez dira ohartu aurretik oraindik proba asko geratzen zitzaiela. Iratzarri direnerako, Enekoren sugeek aurrea hartu diete, Gorrotxaren eta Ismaren marrazoak ere atzetik jarrita.
Probaren amaieran lehia gogorra izan da nagusi: Ismari sua piztea bakarrik falta zitzaionean, zuzia itzali zaio Edurneri azken segundoan eta garaipenaren ezti zaporea ezpainetan geratu zaie.
Karibeko paradisuko kanpamentu aberatsa estreinatu dute Enekoren sugeek, Jaguey exotiko baina deserosoa ezagutu dute gorriek, eta gehiegi fidatuz gero kanpamentu txiroko basatza besterik ez dutela izango ikasi dute urdinek.
Kanpamentu aberatsak dituen erosotasunak ez dituzte oraindik ezagutzen Puyüii eta Samulu taldeko lehiakideek, baina argi dute ez dutela itzuli nahi kanpamentu txirora, eta are gutxiago oso txirora.
Beraz, dena emango dute bigarren immunitate jokoan!