Itxi

'El Conquis'en 2. atala

Erroten immunitate jokoak eztabaida sortuko du

EiTB

Leer en Castellano

Ur-erroten immunitate jokoa malkartsua eta kaotikoa izango da, eta abenturaren lehen polemika handia ekarriko du.

"El Conquistador del Caribe"ko hiru taldeek kanpamentu oso txiroa eta txiroa ez zapaltzeko asmoz egingo diote aurre bigarren ataleko immunitate jokoari; izan ere, gaua gogorra izan da euria barra-barra egin duelako. Ur-erroten immunitate jokoan, talde bakoitzeko hiru kidek errota baten hegaletan lotuta bira egin beharko dute ahal denik eta urik gehien jasotzeko asmoz. Eneko Van Horenbeke izango da talde berdeko aukeratuetako bat. Haren taldean Zuriñek hartuko du taldearen ardura, kapitainak uste osoa baitu triatletarengan. Jokoaren amaiera malkartsua eta kaotikoa izango da, eta abenturaren lehen polemika handia ekarriko du.

Saioaren unerik garrantzitsuena, baina, kanporatze dueluarekin etorriko da. Duelura joango diren bi lagunek zubi berezi bat igaro beharko dute. Oihanean aurrera egin beharko dute, zuhaitz batetik bestera, bi sokaren gainean. Dena den, lana are eta zailagoa izateko, suzi bana eraman beharko dute.

"El Conquistador del Caribe" astelehenetan izaten da ikusgai, gaueko "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, EiTB Nahieranen ikus daitezke atal guztiak.

e atal guztiak.

Informazio gehiago (2)