Kargatzen...
Itxi

21:00etan

Merlik arauak ez betetzera bultzatuko ditu ikasleak, gaur, ETB1en

EITB

Leer en Castellano

Telesailaren bigarren atalean, Eugeni eta Merli eztabaidan arituko dira agorafobia sufritzen duen Ivan ikasleari eman beharreko laguntza dela-eta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Tonik, institutuaren zuzendariak, eskolako arauak betetzeko eskatuko dio gaur Merliri, baina gure protagonistak ez dio kasu handirik egingo eta literatura lehiaketa batean arauak ez betetzeko proposatuko die ikasleei. Bestalde, Merliren eta Eugeniren artean tirabirak sortuko dira Ivan agorafobia duen ikasleari eman beharreko laguntzaren inguruan. Filosofia irakasleak Platonen ideiak erabili nahi izango ditu ikaslearen arazoari aurre egiteko. Amaitzeko, Brunok, Merliren semeak, sekretu bat kontatuko dio Taniari.

'Merlí' gaur izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)