20:00etan
'Historias a Bocados' saioa Astigarragan izango da gaur
EITB
Ander Gonzalez sukaldariak zonaldeko bi sagardotegi bisitatuko ditu, eta txalaparta eta sagardo-ekoizpenaren arteko antzinako harremanaz arituko da.
'Historias a Bocados' saioa Astigarragan izango da gaur. Urtero sagardoaren hiriburu bihurtzen den Gipuzkoako herri honetan, Ander Gonzalez sukaldariak bi sagardotegi bisitatuko ditu eta txalaparta eta sagardo-ekoizpenaren arteko antzinako harremanaz arituko da.
Anderrek bisitatuko duen lehen sagardotegia Rezola sagardotegia izango da. Sukaldean erabiltzen dituzten produktu kantitateak aztertuko ditu eta txuletoiaren ebaketa eta elaborazioaren lekuko izango da. Amaitzeko, Jose Ramon Rezola jabearekin dastatuko du haragia.
Ondoren, Anderrek Txaro Zapiain ezagutuko du, Roxario sagardotegiaren jabea. Elkarrekin bakailao-tortilla zoragarria jango dute. Txarok bere amaren errezeta jarraitzen du sagardotegi menuan falta ezin den bakailao-tortilla egiteko.
Sagardoa eta sagardotegi menua ez ezik, Astigarragan txalapartak ere pisu handi dauka. Antzinatik, sagardoa egin zela iragartzeko jotzen zuten txalaparta baserrietan. Simon Goikoetxea txalapartariak bere aitarekin ikasi zuen musika tresna tradizional hau jotzen, eta orain, bere semearekin jotzen du. Elkarrekin joko dute eta bitartean Anderrek lekuko hamaiketako tipiko bat dastatuko du, sardina zaharra arrautzarekin.
'Historias a Bocados' 20:00etan izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n.
rong>