Itxi

El Conquistador-en castinga

Javier Goiri, lorezain ehiztaria

Onintza Aiestaran

EITB

Landare eta lorezaintza haztegi bat du eta baita ehizeko txakur bat eta beste bi txakur zaindari ere.

Gaurko hautagaiaren izena Javier Goiri da. 57 urteko getxoztar honek landare eta lorezaintza haztegi bat du. Aurrez, barazki negutegi bat izan zuen, baina geranioak saltzen hastea erabaki zuen errentagarriagoa zelako. Afizio asko ditu, baina denbora gutxi horiei denbora eskaintzeko. Neguan mendira joaten da ehizatzera eta gaztetan herri kirolak ere egin zituen, harri jasotzea eta txingak, besteak beste. Javier Goiri edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.

Bideoak (1)