Itxi

Hitzarmena

Zineuskadik eta EiTBk akordioa berritu dute euskarazko zinema sustatzeko

A.E.|EiTB

EiTBren eta Zineuskadiren arteko elkarlanari esker, 2017an 12 film estreinatu ahal izan dira eta 20.000 ikus-entzule irabazi ditu Zinema Euskaraz programak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gazteenek zinema euskaraz gozatzea du helburu larunbat honetan, urtarrilak 27, Bilboko Golem Alhóndiga Zinemetan Zineuskadik eta EiTBk sinatuko duten akordioak. Hartara, akordio honi esker, Hiru3 haur komunitateko kideek hainbat abantaila izango dituzte 2018 osoan zehar Zinema Euskaraz programaren eskutik antolatzen diren estreinaldietan parte hartzeko (sarrerak, merchandising-a, etab.). 2017an zehar 6.595 kidek hartu zuten parte Hiru3ren zozketetan; aurten ere, bide beretik jarraituta, txikienentzako estreinaldi bereziak, Zinegabonak egitasmoa eta ekitaldi berritzaile gehiago jarriko dira martxan.

2015. urteko irailetik 2016ko ekainera arte, Zinema Euskaraz egitasmoak 40.000 ikusle eta 18 izenburu mugitzea lortu bazuen, 2016ko irailean hasi eta 2017ko ekainean bukatutako programak 60.000 ikusle aretoetara erakartzea lortu zuen. Hala, EiTB eta Zineuskadiren arteko akordioa dela eta, urtebetean 20.000 ikusle irabazi ditu programak Euskadiko zinema-aretoetan. Arrakasta honen atzean Zineuskadi elkarteak Euskadiko Zine Aretoen Elkartearekin (EZAE) sinatutako Bidaiariak Zinera kanpaina bideratzeko hitzarmena ere badago (50.000 euroko laguntza).

Zinema Euskaraz programak ikastoletan emandako fruituak ere nabarmen hazi dira azken urteetan. 2015-2016 ikasturtetik 2016-2017 ikasturtea bitartean 172.000 ikaslek ikusi ahal izan dituzte haientzat espresuki aukeratutako filmak. Izenburuen artean, Mustang, Tom Txiki eta ispilu magikoa, Ozzy, Gazte harrigarria, Freddy igelgeldi, Bran barrabas, Agur esatea, Yugo & Lala, Oker, Ballerina eta Koko.

Maite Iturbe eta Bingen Zupiria, akordioa izenpetzen. Argazkia: EiTB.

Akordioaren sinadura Nick Park oscardunak (Wallace & Gromit) zuzendutako Harpetarra filmaren aurrestreinaldiaren testuinguruan izan da. Aardman animazio-estudioen laguntzarekin (Shaun arditxoa), Harri Aroaren eta Brontze Aroaren bitartean garatzen den istorio bitxia sortu dute. Besteak beste, futbolaren ezusteko sorrera du hizpide komedia atsegin horrek.

atsegin horrek.

Bideoak (1)