Itxi

00:25ean

Uruguain izango da gaurko 'Chiloé, 'Una Aventura Ultra Trail'

EITB

Leer en Castellano

Zigor Iturrietak Cabo Polonio Ultra Trail lasterketa egingo du: 80 kilometroko erronka gogorra.

Zigor Iturrieta

Gaurko 'Chiloé, Una Aventura Ultra Trail' saioak Hegoamerikara eramango du Zigor Iturrieta, Uruguai aldera, hain zuzen ere. Bertan, Cabo Polonio 80 kilometroko Ultra Trail lasterketa egitea izango da Zigorren helburua, baina herrialdea ezagutzeko parada ere izango du.

Montevideora iritsiko da, Uruguaiko hiriburura. Hiriko kaleetan zehar galduko da eta, besteak beste, Inauterien museoa eta Zabala durangarraren plaza ezagutuko ditu. Gainera, Uruguaiko gastronomian barrena murgiltzeko aukera izango du, matea dastatuko du, candombea zer den jakingo du, eta bandoneonaren eta tangoaren kulturaren berri izango du.

Ondoren, herrialdeko iparraldera joango da eta Cabo Polonio erreserba naturalera iritsiko da, Uruguaiko leku mitikoa. Bertan ospatuko da Ultra Traila eta Zigorrek gogor hasiko du erronka. Aurretik, gainera, arrantzan arituko da, otarrainxkak harrapatzen.

Lasterketa amaitu ondoren, Punta del Este hirira joango da. Paez Vilarok eraikitako Casapueblo lekuan izango da eta, bertan, arratsaldero ospatzen den Ceremonia del Sol ikusiko du.

'Chiloé, Una Aventura Ultra Trail' asteazkenetan izaten da ikusgai 00:25etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)