Itxi

22:00etan

'Con la Calle a Cuestas', gaur, kantu kantari

EITB

Leer en Castellano

Saioak Marikoro eta Rossini abesbatzak, Demode Quartet musika taldea, Chichinabo Cabaret antzezlanaren aktoreak eta Twin Melody ahizpak ezagutuko ditu.

'Con la Calle a Cuestas' saioak musikaz beteriko atala eskainiko du gaur, eta kantuan bizi diren hainbat pertsona hartuko ditu protagonista.

Marikoro izenarekin da ezaguna Santurtziko Ortzadar abesbatza, eta beraiekin goizeko poteoan arituko dira, euskal abesti tradizionalak kantatuz.

Rossini abesbatzak ordea, beste mota bateko kantak abesten ditu, umoretsuak. Besteak beste, Cola Cao markaren aspaldiko iragarkiaren abestia eskainiko dute.

Gainera, a capella abesten duen Demode Quartet taldea ezagutuko dute. Beraiekin kalera aterako dira, euskaldunok musikalak ondo ezagutzen ditugun ala ez jakitera.

Musikalekin jarraituz, Euskadin ekoiztutako Chichinabo Cabaret antzezlanaren aktoreekin izango dira. Beraiek ere kantu kantari bizitzera ohitu baitira.

Abestiaren munduan, garrantzitsuena gure burua ezagutzera ematea da, eta horretarako, Internet da biderik errazena. Ordiziako Twin Melody ahizpek ondo dakite hori eta euren Youtubeko kanalean ia milioi bat jarraitzaile eta 90 milioi bistaratze lortu dituzte.

'Con la Calle a Cuestas' gaur izango da ikusgai, 22:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.

ETB2n.

Informazio gehiago (1)