Itxi

22:30ean

Pentsioek izango duten igoera minimoa hizpide, gaur gauean, '7 Días' saioan

EITB

Leer en Castellano

Pentsiodunen egoera ezagutzera emateaz gain, erabakitzeko eskubidea eta Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Ponentzia aztertuko ditu aste honetako saioak.

Pentsioek aurten igoera minimoa izango dute, %0,25ekoa hain zuzen ere. Honen harira, gaurko '7 Días' saioak pentsiodunen egoera gertutik ezagutuko du eta hainbat testigantza bilduko ditu, hilabete amaierara heltzeko dituzten zailtasunak aztertuz. Estibaliz Ruiz de Azuak eta Arantza Ruizek aurkeztutako saioak, gainera, Jose Maria Gay Liebana ekonomialari ospetsuaren analisia eskainiko du.

Bestalde, erabakitzeko eskubidea eta Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Ponentzia hartuko ditu saioak hizpide. Alderdiek euren proposamenak jarri dituzte mahai gainean, eta horren inguruan arituko dira Garbiñe Biurrun, Itziar Gorospe, Carlos Martinez, Eva Domaika eta Enrique Agirrezabal solaskideak.

'7 Días' ostiraletan izaten da ikusgai 22:30ean eitb.eus-en eta ETB2n.

strong>

Informazio gehiago (1)