22:00etan
Nafarroako IV. Trikiti jaialdia, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
A.E.|EiTB
Lesakan ospatu berri da eta Euskal Herriko lurralde guztietako trikitilariak eta musikariak bildu zituen, tartean Kepa Junkera eta Niko Etxart.
Your browser doesn’t support HTML5 video
'Oholtzan' saioak orain gutxi Lesakan ospatutako Nafarroako IV. Trikiti jaialdia eskainiko du gaur, Zuriñe Hidalgok eta Estitxu Pinatxok aurkeztuta.
Euskal Herriko lurralde guztietako trikitilariak eta musikariak bildu zituen jaialdiak, tartean Kepa Junkera eta Sorginak eta Niko Etxart. Honako hauek osatu zuten trikitilari zerrenda: Elgorriaga anai-arrebak eta Egoitz Telletxea; Igor Olaguenaga eta Egoitz Uriarte; Eneko Dorronsoro, Ixak Arruti eta Gari Otamendi; Erika Lavillard, Sabine Ferreira eta Raphael Ferreira; Patrik Larralde eta Christian Larralde.
'Oholtzan' 22:00etan dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.