Itxi

22:00etan

'Con todas nuestras fuerzas' filma eskainiko du ETB2k gaur gauean

EITB

Leer en Castellano

Norberaren mugak gainditzeari buruzko drama hunkigarri hau benetako gertaeretan oinarrituta dago.

Filmaren argazki promozionala

Con todas nuestras fuerzas (De toutes nos forces, 2013) filma eskainiko du ETB2k gaur gauean. Nils Travernier zinemagile frantsesak zuzendutako drama honek hainbat izen ospetsu ditu bere aktore-zerrendan: Jacques Gamblin, Famien Héraud, Alexandra Lamy eta Sophie de Furst, esaterako.

Julienen (Fabien Héraud) istorioa kontatzen du filmak, "Ironman" triatloi proban parte hartzearekin amesten duen gazte frantziarra. Arazoa, ordea, Julienen egoera fisikoa da; izan ere, bizitza gurpil-aulki batetik ikustera kondenatuta dago. Hala ere, bere egoera berean zeuden hainbatek proba horretan parte hartu dutela jakin ondoren, motibatuago sentituko da bere ametsa betetzeko. Bere aita langabezian geratuko da, eta Ironmana elkarrekin egiteko konbentzituko du; horrek mundua hankaz gora jartzea ekarriko du.

Fabien Heraud aktoreak egiten du garun-paralisia duen gaztearen papera, eta bizitza errealean gaixotasun berbera du.

Ez galdu, 22:00etan, Con todas nuestras fuerzas filma, ETB2n!