Itxi

20:00etan

'Historias a Bocados' Altzon izango da gaur arratsaldean

A.E.|EiTB

Ander Gonzalezek 'Handia' filmeko 'Altzoko Handia'ren herrira bisita egingo du.

Ander Gonzalez Altzon izango da larunbatean

'Historias a Bocados' saioak Altzora bisita egingo larunbat honetan. Ander Gonzalezek Handia filmeko Migel Joakin Eleizegi 'Altzoko Handia' ezagutuko du.

Mikel Olano Altzoko basozaina da. Egunero bere jeepera igo eta lanera joaten da. Ander ahoa bete hortz geldituko da kotxean daraman guztia ikustean: lehen laguntzako botikina; ur laginak hartzeko ontziak; kaiolak, suaren aurkako trajea eta, oro har, basozainak egiten duen lan mota erakusten duten objektu pila.

Pilar Zubiarrain abokatuak historiaz ere asko daki. Batez ere familiako baserriaz. 100 urte dituen baserri horretan bizi da bera, hain zuzen ere, eta 300 urte atzera egiten duen zuhaitz genealogikoaren datuak ere gordetzen ditu. Halaber, altzotar honek baratzean tupinanboak ereiten ditu, euskal sukaldaritzan sartu nahi duen tuberkuloa.

Fermin Murua eta Gregorio Zuaznabar Behieko enpresaren jabeak dira. Esneki ekologikoak ekoizten dituzte, esnea, yogurtak, gurina... Ferminek enpresaren egoitza erakutsiko dio Anderri.

'Historias a Bocados de Altzo' gaur dago ikusgai 20:00etan ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)