Itxi

21:00etan

Estitxu kantariari buruzko dokumentala, gaur gauean, ETB1en

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Gitarra beti eskuetan zuela, Estibaliz Robles Arangiz Euskal Herriak eman duen kantari hoberenetakoak arrakasta itzela lortu zuen Euskadi, Venezuela, Mexiko edota Parisen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Estitxu kantariari buruzko dokumentala estreinatuko du gaur ETB1ek. Kantua, irria eta Euskal Herria izan ziren Estitxu abeslari aintzindariaren ardatz nagusiak.

Gitarra beti eskuetan zuela, Estibaliz Robles Arangiz (1944 Beskoitze-1993 Bilbo) Euskal Herriak eman duen kantari hoberenetakoak arrakasta itzela lortu zuen Euskadi, Venezuela, Mexiko edota Parisen. Frankismoaren zentsura pairatu zuen urteetan, Estitxu gogo handiz gonbidatzen zuten Frantzia eta Hego Ameriketako telebistetan.

Bere tinbre bereziarekin, euskal kantu berriaren sortzaile nagusienetakoa izan zen. Hit Paraden lehen postuan egon zen ere maiz Estitxu. Euskal Herriko Joan Baez edota 'Beskoitzeko urretxindorra' deitzen zioten. Egunotan, mende laurdena betetzen da bere ahotsa betirako isildu zela.

Estitxuren ekarpen artistikoa gogora ekarri nahi izan du Franck Dolosor ETBko kazetariak eta Iban Gonzalez Baleuko ekoiztetxeko zuzendariak egindako ordubeteko dokumentalak. Omenaldi honetan artistaren ahotsa entzun liteke ia film osoan. Munduan barrena barreiatuta zeuden Estitxuri buruzko artxiboak elkartu dira lehen aldiz pelikula osatzeko.

25 urte igaro diren arren, bere heriotza gertatu zenetik 48 urte besterik ez zituela, Estitxu bizirik dago oraindik milaka musikazaleentzat. Garaiko kantaldiak, telebista edo irratsaioak, argazkiak eta lekukotasunak biltzen ditu ordubeteko dokumentalak. Bertan hitz egiten dute Estitxuren senideek eta lagunek, Maite Idirin eta Gontzal Mendibil abeslariek, Juan Carlos Irizar eta Gérard Luc musikariek, edota Jose Mari Iriondo, Mirentxu Purroy, Felix Linares eta Jaime Otamendi, Estitxu ondo ezagutu zuten kazetariek.

Bideoak (1)