Itxi

Kirolak zuzenean

Athletic-Madrid CFF eta Eibarko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A.| EiTB

Leer en Castellano

Binakako Txapelketako Altuna III-Martija / Irribarria-Merino II norgehiagokarekin batera, 100 urte beteko dituen Miguel Gallastegiri buruzko dokumental labur bat eskainiko da.

Argazkia: Argazkia: Pelotariaren eskuak. EFE.

Eibarko Astelenatik egingo du pilota emankizuna Euskal Telebistak gaur. Halaber, egun horretan 100 urte betetzen dituen Miguel Gallastegi pilotari handiari buruzko dokumental labur bat eskainiko du.

Eguneko lehen kirol emankizuna Emakumeen Iberdrola Ligako Athletic-Madrid CFF partida izango da. Zuzenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en 12:00etatik aurrera.

16:00etan, herri kirolen tartean, goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako emakumeen finala (500 kg) eskainiko da.

16:30ean hasiko da 'ETB Kantxa' saioa, ohi baino ordu erdi lehenago, egun horretan 100 urte beteko dituen Miguel Gallastegiri buruzko dokumental labur bat eskaintzeko. Euskal Herrian inoiz izan den pilotaririk handienetakoak bere bizitzako garai ezberdinetan Euskal Telebistari esandakoak bildu ditu Juanan Legorburu kazetariak.

Duela bost urte bere ibilbidea jasotzen duen dokumentalean Gallastegik esan zuen 100 urte beteko zituela. Esaldi hori abiapuntu hartuta, pilotari izateko erabakia nola hartu zuen, zenbat txapel irabazi zituen, frontoietan izan zuen errebelde fama, emaztea nola ezagutu zuen, harekin osatutako familia eta Arrateko amarekin duen miresmenaz hizketan entzungo dugu Eibarko pilotari maisua.

Miguel Gallastegiri buruzko dokumentalaren ostean Eibarko jaialdiaz gozatu ahal izango dugu. Hiru partida jokatuko dira: J. Retegi-Jaunarena / Jaka-Erostarbe, Altuna III-Martija / Irribarria-Merino II (Binakako Txapelketa) eta Ugalde-Merino / P. Etxeberria-Irusta.

Informazio gehiago (1)