'El Conquistador'-en castinga
'El Conquistador'eko castinga: Jonathan Rodriguez, metal abeslaria
Onintza Aiestaran
EITB
Orangutan Swimming izeneko metal taldean abesten du.
Gaurko hautagaiaren izena Jonathan Rodriguez da.&' || 'nbsp;Donostian jaio zen, baina bost urterekin Etxarri-Aranatzera joan zen bizitzera familia osoarekin batera. Gipuzkoako hiriburuan jaio bazen ere, apur bat baserritarra dela esan du. Orangutan Swimming metal taldean abesten du. Halaber, boxeoa gustuko du. Hala ere, ahoan ebakuntza bat egin zioten eta orain ezin du boxeoan aritu. Pertsona sinplea dela esan du. Gainera, askotan isilik geratzen da arazoak saihesteko. Jonathan Rodriguez edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraitu. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.
Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.