22:30ean
Mariam protagonista, gaur gauean, 'El Conquis' eztabaida-saioan
EITB
Azkeneko izendapenek sortu duten polemika izango dute solasaldian hizpide eta talde bakoitzean bizi den giroa aztertuko dute.
Mariam, samulu taldeko espiritu librea, gaurko 'El Conquis' saioan izango da gonbidatu. Hainbat zalantza argituko dituen saio bizia izango da. Zergatik ez zituen Enekok saioaren argibideak jarraitu eta bere kabuz hartu zuen Gotzon duelura bidaltzeko erabakia? Loreak merezi zuen talde gorriaren izendapena? Mariamen benetako asmoa dueluan lehiatzea edo saioa bertan behera utzi gabe Karibetik modu duin batean irtetea zen?
Asteleheneko saio gogorrean ikusi ez ziren irudi asko eskainiko ditu 'El Conquis'ek. Horien artean, dueluaren ostean Krasi talde urdinera itzuli zenean Mariamen kanporaketa nola azaldu zuen ikusiko dugu. Gainera, talde gorria eta talde berdea kanpamentu berrietara heltzeko momentuak eta Delforen irudirik onenak eskainiko ditu saioak.
Aste honetako 'El Conquis'ek, gainera, conquistologo talde onena izango du platoan: David, Isa, Gotzon, Isma, Carol eta Edurne, talde gorriko kide kanporatua. Horrez gain, Joseina Etxeberriak musika jarriko du, Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan egiten diren komentariorik onenak irakurriko ditu eta Humberto Gutierrezek imitazio dibertigarrienekin harrituko ditu ikus-entzuleak.
'El Conquis' eztabaida-saioa asteazkenetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.