22:30ean
Greba feministaren ondorenaz, gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioan
A.E.|EiTB
Itziar Gorospek, Montse Ramirezek, Irantzu Varelak, Mikel Segoviak eta Maria Silvestrek gaia aztertuko dute.
'360º. Tú Decides' iritzi eta eztabaida saioa izango da ikusgai gaur gauean ETB2n, hain zuzen, greba feministaren biharamunean, orain arteko deialdi handienaren ondorenean. Egun horrek utzitakoa, etorkizuna eta M8a mugarria izan den aztertuko dute saioan. 50 herritarrek iritzia emango dute, eta baita Itziar Gorospek, Montse Ramirezek, Irantzu Varelak, Mikel Segoviak eta Maria Silvestrek ere. Euskadi azken postuetan dago Europan jaiotza tasari dagokionez. Urtean 18.000 ume jaiotzen dira bertan; 70eko hamarkadan, berriz, 41.000 ziren. Zer gertatzen ari da? Mentalitate aldaketa al da edo baldintza ekonomikoak dira arrazoia? Galdera horien inguruan izango da hausnarketa.
'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.