Itxi

9. atalaren aurrerapena

'Zer da beldurra?', gaur, 'El Conquistador del Caribe'n

EITB

Leer en Castellano

Immunitate-jokoko protagonista txikiek heldutakoan ematen duten minari eta beldurrei aurre egin beharko diete reality saioko lehiakideek.

Bi ezaugarri nagusi izango ditu gaurko 'El Conquistador del Caribe' saioak: mina eta beldurra. Izan ere, immunitate-jokoan protagonista izango diren karramarro basatiek ematen duten beldurrari eta sortzen duten minari aurre egin beharko diete lehiakideek.

Orain arte, fisikoki oso egoera onean daudela erakutsi dute ETB2ko saioko abenturazaleek (gehienek behintzat), eta, gainera, La Guajirako eltxo gogaikarriei aurre egiten badakitela ere erakutsi dute.

Atal honetan, kontuak ezberdinak izango dira. Barru-barruko beldurrak agerian geldituko dira animalia ezezagun bati aurrez aurre begiratzea tokatuko baitzaie, eskuak lotuta dituztela gainera. Ahoa bakarrik erabili ahalko dute immunitate-jokoan, eta aurrez aurre izango dituzten animaliek min egiten dute bene-benetan. Lehen begiratuan, arriskurik gabeko animaliak direla ematen du, baina gerturatu eta pintza edo matxardak ikusiz gero... broma gutxi! Basati eta krudelak dira!

Joko honetarako, bikoteak egin dituzte, gainera: Andrea eta Telmo (talde urdina), Jass eta Meltxor (berdea) eta Ana eta Gorrotxa (gorria).

Urdinak eta gorriak kinka larrian daude berriz ere. Gero eta kide gutxiago dira bi talde horietan, eta berdeetako bat kanporatzea ezinezkoa dela pentsatzen hasita daude.

"El Conquistador del Caribe" astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30 aldera, 'Eguraldia'ren ostean, eitb.eus-en eta ETB2n. Dena den, atal guztiak EiTB Nahieranen daude ikusgai.

Informazio gehiago (1)