9:00etan
LABeko Aitor Nuñez, ostegunean, 'Egun On Euskadi' saioan
Josu Bujanda Ertzaintzako Herritarren Babeserako Ataleko buruak Athletic-Olympique partidaren aurrean hartuko diren segurtasun neurriak azalduko ditu.
Ostegunean, 'Egun On Euskadi' saioan, LAB sindikatuko Aitor Nuñez izango dute gonbidatu irakaskuntza publikoan bezperan izandako grebaren balorazioa egiteko. Halaber, Josu Bujanda Ertzaintzako Herritarren Babeserako Ataleko buruak Ertzaintzak Athletic eta Olympique Marseilla taldeen arteko partidaren aurrean hartuko dituen segurtasun neurriak azalduko ditu.
Solasaldirako mahaian, berriz, Duñike Agirrezabalaga, Pernando Barrena eta Fabio Gonzalez eseriko dira, aktualitatea aztertzeko asmoz.
'Egun On Euskadi' 09:00etan izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.