Itxi

20:00etan

'Historias a Bocados' Zerainen izango da gaur

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Ander Gonzalezek burdinezko meatzeen herrira egingo du bisita.

Ander Gonzalezek Zerainera bisita egingo du gaur 'Historias a Bocados' saioan. Burdinazko meatze zaharrak ditu ezaugarri herriak, eta ondo zaintzen dituzte, iraganaren zati garrantzitsu hau jendeak ahaztu ez dezan. Antton Alustiza meatzean hauek itxi arte lanean aritu zen meatzari baten semea da. Anderri meatzearen bihotza eta labe handiak erakutsiko dizkio. Ondoren, Zeraingo Ostatuan frijituak eta entsaladak dastatuko dituzte. Hamaiketako horretan, Ostatuan dagoen kartzela zaharra erakutsiko dio Anderri.

Artzaintzak eta gaztagintzak, Idiazabal gaztaren gaztagintzak zehatz esateko, badu tradiziorik Zerainen. Javier Muñoa Basazabal gaztandegiaren jabea da, eta gazta bikainak egiten dituzte. Nazioartean sariak irabazi dituzte, eta, tartean, bertan egindako gazta bat 2015eko Great Taste Awards sarietan munduko 50 kutixietako bat bezala aukeratu zuten.

Halaber, bi emakume ere izango ditu protagonista larunbateko saioak: Aitziber Makazaga (bolo taldearen arduraduna) eta Garbiñe Alustiza (Gipuzkoako Bolo eta Toka Federazioaren presidentea). Besteak beste, bolotan arituko da Ander beraiekin.

'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)