Kargatzen...
Itxi

22:45ean

'Txarriboda' filma, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

eitb.eus

Leer en Castellano

Euskaraz filmatutako pelikulak Bizkaiko inguru ezagunak ditu agertoki; Gaztelugatxeko Doniane, Bakio, Gordexola, Zugaztieta eta Bilboko kaleak, besteak beste.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 22:45ean, Txarriboda euskarazko filma eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Javier Rebollok eta Alvar Gordejuelak elkarrekin zuzendutako lanean, Itziar Atienza, Mikel Losada, Aitziber Garmendia eta Patxo Telleria dira protagonista.

Fran izeneko enpresaburu gazte batek emaztea desagerrarazteko plan bat asmatuko du, negozioetan pilatutako dirua galtzeko beldur, baina Klarari, emakume-hiltzaileei jazartzeko arrazoi sendoak dituen poliziari, aurre egin beharko dio.

Ez galdu Txarriboda thrillerra, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)