Itxi

22:30ean

'Primavera del 41' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

EITB

Leer en Castellano

Horrez gainera, Clint Eastwooden semeari buruzko erreportajea aurkeztuko digu Felix Linaresek, eta Hollywoodeko aktore ezagunei egindako galdera matxisten errepasoa egingo du.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Primavera del 41 filma estreinatuko du telebistan. Bigarren Mundu Gerran Nazien Europako inbasioaren garaian girotutako drama belikoa da, Uri Barbash zinemagileak zuzenduta. Joseph Fiennes, Neves McIntosch eta Kelly Harrison daude aktore zerrendan. Felix Linaresek pelikularen datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, kazetariek aktoreei egiten dizkieten galdera matxista eta onartezinen hainbat adibide eskainiko ditu Políticamente incorrecto atalak. Keira Knightley, Helen Mirren eta Scarlett Johansson aktoreek galdera hauei emandako erantzun zorrotzak ere bilduko ditu saioak.

Bestalde, Scott Eastwood Clint Eastwooden semeari buruzko erreportaje interesgarria eskainiko du saioak, eta, amaitzeko, Hollywoodeko aktoreek egindako delituen berri emango du La huella del crimen atalak.

'La Noche de… Primavera del 41' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)