Itxi

'El Conquis'en 11. atala

Tutanek eta Igorrek ez dute gutxieneko maila eman eta biak kanporatu dituzte

EiTB

EiTB

Leer en Castellano

Bi lehiakideentzat ezinezkoa izan da dueluaren gutxieneko baldintzak betetzea. Bankete kanibalaren immunitate jokoan, Anak garaipena eman dio talde gorriari.

Aurretik gertatu bezala, bi izan dira 'El Conquistador del Caribe'ko 11. dueluan kanporatu dituzten lehiakideak. 20 metro luzeko palmera eskalatu behar izan dute Igorrek eta Tutanek, kranpoiak eta pioletak erabilita. Helburua argia den arren, bi lehiakideek ez dute lortu proban aurrera egiteko beharrezkoa den gutxieneko maila.

Igorrek Krasi libratzea eta Tutan aukeratzea erabaki du, baita ongi erabaki ere. Izan ere, Tutanentzat ezinekoa izan da palmera eskalatzea. Baina, arerioa ondo aukeratuta ere, berdeek ezin izan dute aurreikusi dueluan gertatuko zena. Pioletak lortu ostean, Igorrek ezin izan du palmera eskalatu.

Urdinak gero eta gutxiago dira Tutanen irteeraren ostean, baina berdeen panorama ez da askoz hobea. Orain arteko zorte oneko bolada bukatutzat eman dute Enekoren taldekoek.

Gorrientzat izan ezik, ahazteko moduko saioa izan da beste lehiakide guztientzat. Immunitate jokorako lehiakideak aukeratzeko orduan berdeak ez dira fin ibili: Ana aukeratu dute bankete kanbilera joateko, jan beharrekoak jateak higuina emango ziolakoan. Baina, ustekabean, gasteiztarrak edozer gauza jateko inongo arazorik ez duela frogatu du. Zizareak gustura jateaz gain, laguntzeko jarritako gazta gustuko ez duela esateko atrebentzia izan du!

Delfok eta, batez ere, Gotzonek zizareak jateko zailtasun nabariak izan dituzte eta gorriek sekulako aldea izan dute txerria zatitzeko orduan. Gorriak erraz gailendu dira eta berdeak izan dira bigarrenak, beranduago hasita ere, Telmoren taldeak baino okela gehiago hartzea lortu baitute.

Urdinak ez daude euren unerik onenean eta lehiak aurrera egin ahala, taldea desagertzerako bidean da.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.

Informazio gehiago (2)