22:30ean
'Pan: Viaje a Nunca Jamás' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Joe Wrightek 2015ean zuzendutako filmak Peter Panen pertsonaia literarioan oinarritutako istorio fantastikoa kontatzen du.
Euskal Telebistaren bigarren kateak Pan: Viaje a Nunca Jamás filma eskainiko du gaur, martxoak 30. Abentura eta fantasiazko filma Joe Wrightek zuzendu zuen 2015ean eta Peter Pan pertsonaia literarioaren istorioaren egokitzapena da. Hugh Jackman, Garrett Hedlund, Rooney Mara, Amanda Seyfried eta Levi Miller aktoreak hezur haragitzen dituzte filmeko protagonista nagusiak.
Pan: Viaje a Nunca Jamásek Londresko umezurztegi batean abandonatutako Peter haurraren istorioa kontatzen du. Gau batean, ontzi pirata bat Peterren logelan sartu eta Nunca Jamás izeneko mundura eramaten du protagonista. Mundu miresgarri horretan, pirata, maitagarri eta gerlari artean, amak abandonatu izanaren zergatia aurkitzen saiatuko da Peter. Tartean, Garfio Kapitaina eta Tigrilla gerlaria ezagutuko ditu eta Barbanegra pirataren kontra borrokatuko dira, Nunca Jamáseko izakiak salbatzeko.
Pan: Viaje a Nunca Jamás gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB2n.