Itxi

22:30ean

Hiriko auzoetan barrena, gaur gauean, 'Con la Calle a Cuestas' saioan

EITB

Leer en Castellano

Nortasun handieneko auzoak bisitatuko ditu saioak lau hiriburuetan.

Gaurko 'Con la Calle a Cuestas' saioa gure hiriburuetako auzoetan barrena murgilduko da, nortasun handia mantenduz, hiriko erdigunetik kanpo dauden toki berezienak topatzeko.

Horien artean, Donostiako Gros auzoa ezagutuko du saioak. Iraganeko xarma eta etorkizuneko modernitatea bat egiten dute Groseko kaleetan, eta auzokideek bertako denda eta negozio zaharrak eta berriak erakutsiko dizkigute. Gainera, bertokoen tabernarik gustukoenak bisitatuko dituzte.

Bilbao la Vieja auzoak momentu onak eta txarrak bizi izan dituen auzoa da. Garai batean oparotasun handiko tokia izan zen arren, 80ko eta 90ko hamarkadetan auzo marjinala bilakatu zen. Gaur egun, auzokideen lanari esker, gora egin du nabarmen eta mugimendu kultural handiko gunea bihurtu da.

Arga ibaiaren alboan eta Iruñako harresietatik kanpo, Arrotxapea auzoa dugu. Alde zaharretik gertu dagoen arren, bere izaera mantendu izan du, bertako auzo-kidetasun sentimendu gogorrari esker. Auzoa ezagutzeko modurik onena, Erraldoien Festara joatea da.

Gasteiz, ordea, ez du auzorik. Horren ordez, udalbatzak ditu, zehazki, 63 udalbatza. Osteguneko 'Con la Calle a Cuestas' saioak horietako batzuk bisitatuko ditu, eta bertako auzokideekin arituko da, Juanito Oiarzabal alpinista ezagunarekin, besteak beste.

'Con la Calle a Cuestas' gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)