12. atala
Samuluen taldea desegin egingo da, gaur, 'El Conquistador del Caribe'n
EiTB
Tutan kanporatu ostean, Telmo Aldaz de la Quadra-Salcedoren taldeko lau baino ez dira geratzen.
Samuluen taldea desagertuko da, gaur, 'El Conquistador del Caribe' saioan. Karibe kolonbiarreko baldintza gogorrek sekulako eragina izan dute urdinengan eta Tutanen kanporaketaren ostean, lau lehiakide baino ez daude Telmoren taldean. Astelehenera arte itxaron beharko da Krasiren, Delforen, Guilleren, Andrearen eta Telmo beraren etorkizunaren nondik norakoak ezagutzeko.
12. atalean, lehian jarraituko duten bi taldeek immunitate joko berri bat jokatu beharko dute eta mandoek eta kokoek berebiziko garrantzia izango dute. Izan ere, mando egokia aukeratzea hil ala bizikoa izango da jolasa irabazi ahal izateko.
Talde urdinaren desagerpenarekin, abenturak fase berri bat urratuko du. Aro berri horretan, Wuiien eta Puyuiien arteko liskarrak gero eta ohikoagoak izango dira.
‘El Conquistador del Caribe’ astelehenero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.