Audientzia
Binakako Txapelketaren finala, lider bere ordutegian
EiTB
Halaber, Itzulia Basque Countryren emanaldiak %7ko audientzia izan du batez beste.
Ezkurdia-Zabaleta bikoteak Elezkano II-Rezustaren aurka jokatutako Eskuz Binakako txapelketako finala bere ordutegian nagusi izan zen %16,2ko audientziarekin. Euskaldunen artean %26,6ko audientzia zatia eskuratu zuen bikote nafarrak irabazitako txapelketak eta 230.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin eremuan.
Itzulia Basque Country txirrindularitza lasterketaren emanaldiak, halaber, audientzia datu onak izan ditu: Batez beste, %7ko audientzia-zatia eskuratu du, eta euskaldunen artean %12,1eko kuota. Audientzia metatuari dagokionez, 177.000 ikus-entzulek bat egin dute Itzuliarekin Euskadin eta eragin eremuan. Emanaldiaren ondoko saioak, elkarrizketak, eta sailkapenaren informazio guztia eskaintzen dituenak, berebat, oso erantzun ona izan du: guztira, % 7,4ko audientzia zatia eta euskaldunen artean %12,8koa izan ditu. Proba jokatu ondorengo tartearekin, halaber, 103.000 ikus-entzulek egin zuten bat.
Bestalde, igande gauean ETB1en ikusgai izan zen 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak %7,1eko audientzia izan zuen eta euskaldunen artean %19,1ekoa. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Gabirian izan ziren eta 155.000 ikus-entzulek jarraitu zuten uneren batean emanaldia, eta nagusi izan zen, bere ordutegian, euskaldunen artean.