Zinema
ETB2k 'La conspiración del silencio' filma eskainiko du gaur gauean
EITB
Benetako gertaeretan oinarritutako film hau Giulio Ricciarellyk zuzendua da, eta hainbat izen ospetsu ditu aktore zerrendan, Alexander Fehling, Andre Szymanski edota Friederike Becht, adibidez.
Euskal telebistaren bigarren kateak La conspiración del silencio (Labyrinth of Lies, 2014) filma eskainiko du gaur gauean. Giulio Ricciarelly-k zuzendutako pelikula bat da, eta hainbat izen ospetsu topa daitezke bere aktore zerrendan, hala nola Alexander Fehling, Andre Szymanski, Friederike Becht, Johannes Krisch edota Hansi Jochmann, esate baterako.
Benetako gertakarietan oinarrituta, nazismoa eta holokaustoaren gaia jorratzen duen drama honek fiskal gazte eta handizale bat du protagonista. Errutinan murgildutako beste fiskal bat gehiago dela dirudi, baina guztia aldatzen da egun batean gobernu alemaniarreko kide garrantzitsu batzuk eta hainbat erakunde konspirazio teoria batean sartuta daudela aurkitzen duen arte. Zertarako? Bigarren Mundu Gerran naziek burututako hilketak ezkutatu nahi dituzte.
Ez ezazu galdu, 22:00etik aurrera, La conspiración del silencio filma, ETB2n!