Itxi

22:30ean

'Gernika' filma, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan

EITB

Leer en Castellano

Saioak, gainera, Chris Hemsworth aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, eta, bestalde, Hollywoodeko emakumeek jasan dituzten galdera matxistak azalduko ditu.

'Gernika' filmeko frame-a.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Gernika eskainiko du, Koldo Serra zinemagile bilbotarrak zuzendutako pelikula. 1937an, Gernikako bonbardaketaren eta Gerra Zibilaren garaian, girotutako filma da eta nazioarteko aktore zerrenda du; besteak beste, Jack Daverport, James D'Arcy eta Maria Valverde aktoreak ditu protagonista. Felix Linaresek filmaren xehetasun guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, Chris Hemsworth aktorearen inguruko erreportajea izango dugu ikusgai, egun hauetan estreinatuko dituen bi pelikulak hizpide hartuta. Gainera, forma fisiko ezin hobean mantentzeko dituen trikimailuen berri emango digu Felix Linaresek.

Bestalde, emakumeek zinema munduan jasan behar dituzten galdera matxistak bilduko ditu Políticamente incorrecto atalak. Amaitzeko, Gernikako bonbardaketaz aritu izan diren Hollywoodeko film eta telesailak azalduko ditu Los vascos conquistan Hollywood atalak.

'La Noche de... Gernika' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)