Audientzia
'Atrápame Si Puedes', bere ordu tartean audientzia-buru
EITB
'El Conquistador del Caribe' saioak ere harrera bikaina izan zuen astelehen gauean.
'Atrápame Si Puedes' saioaren asteleheneko atala bere ordu tartean audientzia-buru izan zen %16,2ko kuotarekin. ETB2ko lehiaketak 153.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Aurtengo denboraldian harrera bikaina izaten ari da ETB2ko lehiaketa: bataz beste, %13,3ko audientzia zatia et 147.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
'El Conquistador del Caribe'
'El Conqusitador del Caribe' realityak ere tinko eusten dio. Abenturaren hamabosgarren atalak %15,9ko audientzia zatia izan zuen astelehen honetan, eta 302.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Bateratze fasearen lehen atal honetan, Andreak arrazoirik gabe jarri zuen bere burua arriskuan eta Delfok bat-batean esan zion agur 'El Conquistador del Caribe'ri, ustezko agerraldi psikotikoen ondorioz. Bi kanporatuak asteazken honetan izando dira 'El Conquis'eko platoan.