22:00etan
'La vida es bella' filma eskainiko du ETB2k gaur gauean
A.A. | EiTB
Roberto Benignik idatzi, zuzendu eta protagonizatu zuen istorio hau 1997an.
Larunbat honetan Robergo Benigniren La vida es bella filma emango du Euskal Telebistak bigarren katean, 22:00etik aurrera. Benignik berak idatzi, zuzendu eta protagonizatu zuen pelikula 1997an.
Holokaustoa izan zena, drama gogor hura, umore puntu batekin erakusten du film luze honek. Umorea erabiliz bere seme txikia faszistengandik babestu nahi duen Guido izeneko aita baten papera egin zuen Benignik. Jatorriz judutarra izanik, konzentrazio-gune batera eraman zituzten aita-semeak.
Baina aitak joko bat jokatzen ari direla azalduko dio semeari. Ahalik eta puntu gehien irabazi behar dituztela azaltzen dio eta saria tanke handi bat izango dela. Negar egin, janaria eskatu edo ama ikustea nahi baldin badu, puntuak galduko dituztela esango dio, eta, alderantziz, puntuak irabazteko guardiengandik ezkutatu beharra daukala.
22:00etan hasiko da filma ETB2n.