16. atalaren aurrerapena
Gotzon eta Jass, jomugan, gaur gaueko 'El Conquistador del Caribe'n
EITB
EITB
Hurrengo immunitate jokoa irabazi beharko du bikoteak lehiaketan jarraitzeko. Abentura ondorioak izaten ari da dagoeneko; Seletak, Krasik eta Maëvak ondo dakite, lesionatuta daude eta.
Hurrengo immunitate jokoa irabazi ezean, Donostiako lehiakidea eta bere neska-lagun Jass abenturan ez jarraitzeko arriskuan daude. Kanpamentu bateratuko gainerako lehiakideek ez dute begi onez ikusten bikotearen jarrera, ez bizikidetzan ezta jokoetan ere. Izan ere, izendapenetan abantailaz jokatzen dutela uste dute, batera hartzen dituzten estrategiengatik. Bikotea etxera bidaltzeko lehen aukera koalen jokoa izango da. Guadua erraldoi eta estuetara helduta, uretara erori barik ahalik eta denbora gehien iraun beharko dute lehiakideek. Guadua gainean azkena geratzen denak irabaziko ditu immunitatea, kanpamentu aberatsaren saria, enkanteko elikagaiak aukeratzeko lehentasuna eta aurkari gogorra zuzenean duelura bidaltzeko aukera. Besteek abenturaren hurrengo fase erabakigarrian bizirik irauteko kit bat izango dute kontsolatzeko.
Aste honetako atalean, hiru lesionatuak (Seleta, Krasi eta Maëva) nola dauden ikusiko dugu. Saioa utzi beharko dute edo abenturan jarraituko al dute?
'El Conquistador del Caribe' astelehenero izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n, 22:15 aldera, gaueko "Eguraldia" saioaren ostean. Atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.