Itxi

22:30ean

Abandonatzeak eta Lorearen kaleratzea hizpide, gaur gauean, 'El Conquis' saioan

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Krasi eta Lorea, asteon abentura utzi duten bi lehiakide, hartuko ditu platoan Patxi Alonsok.

Loreari ezinezkoa izan zitzaion Odeiri aurre egitea. (Argazkia: EiTB)

Ez da giro izango gaur gauean 'El Conquis' saioko platoan. Aste honetako dueluaren galtzailea ez ezik, abentura uztera behartuta egon diren bi lehiakide hartuko ditu gonbidatu Patxi Alonsok.

Loreari ezinezkoa izan zitzaion Odeiri aurre egitea. Alabaina, lehiakide handia dela erakutsi du, bere taldekide izandakoek sarritan gutxietsi duten arren. Tripetako arazoek abentura uztera behartu zuten Maeva, eta Krasik, berriz, uko egin zion dueluan parte hartzeari tendoietako batean zuen lesioagatik, eta, beraz, kanporatu egin zuten.

Hiru lagun hauek osatu duten ibilbidea aztertzeko, adituak etorriko dira: Gotzon, Eneko, Telmo, Juanito, David, Isa eta Arantza .

Bestalde, Odei kanpamentu bateratura iritsi zeneko irudiak erakutsiko dituzte, eta datorren asteleheneko immunitatearen jokoa nolakoa izango den kontatuko digu Patxi Alonsok. Gotzon eta Jass bikoteak gainerako lehiakideekin duen harremanak ere emango du zer esana aste honetako debatean.

Ohi denez, Joseina Etxeberriaren musikak girotuko du saioa, Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan zabaldutako mezu esanguratsuenak erakutsiko ditu eta Humberto Gutierrez aktoreak pertsonaia berri bat ekarriko digu.

'El Conquis del Caribe, el Debate' asteazkenetan izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (3)