Itxi

Gaur, 22:30ean

Jass eta Maëva talde berdeko kide ohiekin gau bizi eta dibertigarria, 'El Conquis'en

EiTB

Leer en Castellano

Donostiarrak azken kanporaketa duelua galdu zuen eta nafarrak, berriz, lehiaketa utzi behar izan zuen sabeleko minez.

Jass eta Maëva izango dira gaur 'El Conquis' eztabaida-saioko protagonistak. Donostiarrak azken kanporaketa galdu zuen eta nafarrak, berriz, lehiaketa utzi behar izan zuen sabeleko minez.

Gotzon eta Meltxor kanpamentura itzultzen direneko irudiak erakutsiko dituzte. Gainerako lehiakideen jarrera ikusiko dugu Intxaurrondoko eskalatzaileaz libratu ez direla jakitean. Edizio honetako bikote gatazkatsuena haustearekin konformatu beharko dira.

Hurrengo immunitate jokoaren dinamika ere ezagutuko dugu. Oraingo honetan, partaideen pisuak garrantzi handia izango du irabazteko. Lehiakide bakoitzak dituen aukerak aztertuko dituzte eta orain arte ikusi gabeko abenturako irudiak erakutsiko dituzte. Solasean, Eneko, David, Isa, Gotzon, Isma, Arantza eta Krasi 'konkistologo' adituak arituko dira.

Joseina Etxeberriak jarriko dio soinu-banda saioari, Ainhoa Etxebarriak txiorik onenak ekarriko ditu eta Humberto Gutierrezek Karibeko pertsonaia bat ekarriko du, beste behin, Miramonera.

Orobat, aste honetan, publikoaren faborito izateko lehian beste hiru lehiakide kanporatuko dituzte.

'El Conquis del Caribe' asteazkenetan, 22:30ean, izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (2)