Gaur, 22:30ean
'La Manada' kasuaren epaiaren kontrako protestak hizpide, '360º. Tú Decides' saioan
EITB
'La Manada'ren biktimaren datuen filtrazioak sortu duen haserrea aztertuko dute, eta eraso sexuala jaso duen emakume baten kontakizuna eskainiko dute.
'La Manada' kasuaren kontrako protestek aurrera jarraitzen dute. Biktimaren datuen filtrazioaren ondorioz, haserrea nabaria da, eta milaka ikaslek greba deialdia jarraitu eta kalera irten dira. Gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioan, eraso sexualen biktima batekin izango dira. Gonbidatuak lehenengo pertsonan azalduko du bere kasua eta haren identitatea publiko egin zenean pasa zuen sufrimenduaz hitz egingo du. Gainera, Juana Balmaseda abokatuaren eta Amaia Bakaikoa psikologoaren iritziak ere jasoko dituzte saioan.
Bestalde, Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoaren probak asteburu honetan hasiko dira, azkeneko urteetan egin den LEPrik handiena izango da. Zer suposatzen du funtzionario plaza bat lortzea? Patronalak salatu zuen bezala, kontratazio pribatuari eragiten dio? Guzti honen inguruan arituko dira programako 50 hiritarrak, haien iritziak eta argumentuak defendatzen. Gainera, Irantzu Varela, Tito Irazusta eta Fernando Palacios ohiko kolaboratzaileak arituko dira beraiekin.
'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.