Kargatzen...
Itxi

22:45ean

'Harresiak' dokumentala, gaur gauean, ETB1en

Immigrazioaren eta munduan eraiki diren harresi eta mugen inguruko filma da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, Harresiak (Walls) dokumentala eskainiko du ETB1ek, immigrazioan oinarritutako gizarte drama. Arena Comunicación Audiovisual eta Txalap.Art enpresek ekoitzi zuten lan hau, eta Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina izan zituen zuzendari 2015eko Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu zuten.

Herrialdeak eta mugak banatzen dituzten munduko harresien bi aldeetan bizi diren pertsonen benetako historiak dira. Film luze honen helburua pertsona horien anaitasuna agertzea da.

Harresiak astelehenean izango da ikusgai, ETB1eko 'Zinez' saioan, 22:45ean.

Bideoak (1)