20:00etan
'Historias a Bocados'ek Arbizura bisita egingo du gaur
EiTB
Hung Faik Nafarroako herrian izango da bertakoen sukalde giroko historia eta kontuak ezagutzeko.
'Historias a Bocados' saioan Hung Faik Nafarroako Arbizu herrira egingo du bisita gaur, sukalde giroko bertako historia eta kontuak ezagutzeko.
Anastasio Razkin 47 urteko harakina da. Gurasoengandik hartu zuen harategia eta bertan egiten diren txistorrak eskualdeko onenak direla diote. Halaber, bere eskaintza handitu egin du eta, aurrez prestatutako jakiak ere saltzen ditu: urdaiazpiko egosia eta Bradbust saltxitxak. Hung Faik urdaiazpikoa egiten lagunduko dio eta elkarrekin bi jakiak dastatuko dituzte, Anastasio kontu-kontari ari den bitartean.
Ondoren, Hung Fai Peio Lazkoz harria lantzen duen 52 urteko artisauarekin egongo da. Eguzkiloreak, armarriak eta, batez ere, Arbizu eta Sakanako guztiko hilerrietarako hilarriak lantzen ditu Lazkozek.
Kepa Lodi Eginoko arabarra bizitza guztian Araian bizi izan da, baina, gaur egun Arbizuko kanpinean bizi da. Hung Faik gizon honen historia ezagutu nahi du. Buruan tumorea antzeman ziotenetik bere bizimodua aldatzea erabaki zuen Lodik.
'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n.