22:30ean
'Remenber' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n
EITB
Horrez gain, Josh Brolin aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du saioak, eta zineman edo telebistan kirolari ospetsuek egindako agerraldien berri emango du.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Remenber filmaren estreinaldia eskainiko du. Atom Egoyan armeniarraren pelikula da eta Veneziako Zinema Jaialdian estreinatu zen. Filmaren protagonistak Oscar saria jaso duten bi aktore dira: Christopher Plummer eta Martin Landau. Felix Linaresek pelikularen xehetasun guztiak emango dizkigu.
Horrez gain, Josh Brolin aktorearen inguruko erreportaje interesgarria eskainiko du 'LND'k. Beti bigarren mailako aktorea izan da eta berriki eman du super-heroien mundura saltoa, Vengadores: Infinty war eta Deadpool 2 pelikuletan.
Bestalde, gogoratzeko bi momentu ekarriko ditu saioak: alde batetik, kameren aurren gertatutako heriotza posible bat, eta bestetik, exhibizionismo kasu bat.
Amaitzeko, ikus-entzuleen eskaerei erantzunez, Linea caliente atalak zineman edo telebistan agerraldiak egin dituzten kirolarien inguruko erreportajea eskainiko du, horien artean, Julen Guerrero, Lance Amstrong eta David Beckham.
'LND' astearteetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.