Itxi

22:30ean

'Ahora y siempre' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

EITB

Leer en Castellano

Saioak, gainera, Annette Bening aktorearen inguruko erreportaje interesgarria eskainiko du eta pelikulen filmazioen unerik arriskutsuenak errepasatuko ditu.

Gaur gauean, 'La Noche de...'k Ahora y siempre filma estreinatuko du telebistan. Best seller batean oinarritutako film hunkigarria da, eta Jeremy Irvine eta Dakona Fannig aktore gazteak ditu protagonista. Leuzemiadun nerabe baten istorioa da, eta hil aurretik egin nahi dituen gauzen zerrendan birjinitatea galdu nahi duela jarriko du lehendabizi. Felix Linaresek filmaren grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, Annette Bening aktorearen inguruko erreportaje interesgarria eskainiko du saioak. Aste honetan 60 urte beteko ditu aktoreak, eta duela gutxi, intsektu batek zizta egin ondoren, ospitalera eraman behar izan zuten.

Bestalde, pelikulen grabazioetan aktoreek izan ditzaketen arriskuen inguruko atala eskainiko du saioak.

Amaitzeko, Políticamente incorrecto atalean, kazetarien galdera matxistei aktore batzuek emandako erantzunei buruz arituko da. Besteak beste, Scarlett Johansson, Emma Watson eta Jennifer Lawerence aktoreen hitzak jasoko ditu.

'La Noche de... Ahora y siempre' gaur 22:30ean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.

Informazio gehiago (1)