Kargatzen...
Itxi

EiTB-n

'El Conquistador del Fin del Mundo'ren aurrez aurreko azken castinga, gaur, Bilbon

I. A. | EITB.EUS

Leer en Castellano

Gainera, bideo-castinga egiteko aukera ere badago: "El Conquis"ek eitb.eus-en duen webgunetik igo daitezke bideoak.

"El Conquistador del Fin del Mundo"ren 15. edizioa prestatzen ari gara dagoeneko, eta garrantzitsuena falta dugu: lehiakideak. Urtero bezala, aurrez aurreko casting bidez eta bideo-casting bidez parte hartzeko aukera izango dute lehiakide izan nahi dutenek. Aurrez aurreko castingak martxan daude, ekainaren 20an hasi ziren eta gaur arte egingo dituzte, 10:00etatik 20:00etara. Honakoak dira hitzorduak, hiriburuz hiriburu:

Ekainak 20, asteazkena, Gasteiz: NH Canciller Ayala Vitoria Hotela (Santiago Ramon y Cajal kalea, 5), 10:00etatik 20:00etara.

Ekainak 21, osteguna, Iruñea: NH Pamplona Iruña Park Hotela (Arcadio Maria Larraona kalea, 1), 10:00etatik 20:00etara.

Ekainak 22, ostirala, Donostia: Silken Amara Plaza San Sebastián Hotela (Pio XII.aren plaza, 7), 10:00etatik 20:00etara.

Ekainak 25 eta 26, astelehena eta asteartea, Bilbo: EiTBren egoitza (Basurtuko Kaputxinoen bidea, 2), 10:00etatik 20:00etara.

Bideo-castinga

Bestalde, aurreko urteetan bezala, saioko lehiakide izan nahi dutenek online egin dezakete parte hartzeko castinga, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren webgunera bideo bat bidalita. Abuztuaren 31 arte egongo da 'El Conquis'era bideo-castinga bidaltzeko aukera.

Eiderrek, aurtengo irabazleak, bideo-casting bidez lortu zuen lehiaketan sartzeko txartela.

Guillek, edizioko lehiakide madrildarrak, bideoa bidali zuen eta aukeratu egin zuten.

Zorte on guztioi!

Albisteak (1)

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)