Zinez, 22:45ean
'Oroimenaren bideak' dokumentala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Memoria historikoa eta frankismoaren biktimak dira protagonista film dokumental honetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oroimenaren bideak (2009) film dokumentala izango da ikusgai, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en. Lan hau zuzentzeaz gain, bertan parte hartzen dutenen artean ere ageri da José Luis Peñafuerte. Horrez gain, Marisa Paredes, Marcos Ana, María Casares, Francisco Etxeberria, Natividad Rodrigo, Jorge Semprún, Emilio Silva edota German Jauregui ere ageri dira bertan.
Dokumental honek Francoren diktadura du ardatz, XX. mendeko diktadura luze eta bortitzenetako bat. Trantsizio garaitik Espainiako Estatuak isilpean gorde ditu biktima eta bizirik atera direnen ahotsak demokrazia berreskuratu arte. 2007an onartu zen Memoria Historikoaren Lege polemikoaren ondorioz, ordea, Gobernuak isiltasuna hautsi eta frankismoko biktimek merezi zuten moduan jokatzeko joera hartu zuen.
Ez galdu Oroimenaren bideak dokumentala, gaur, 22:45ean ETB1en eta 23:00ak aldera eitb.eus-en!