22:30ean
Finalisten eta faboritoen gaua 'El Conquistador' amaitzeko
EiTB
'El Conquistador del Caribe' saioko bost finalistak eta publikoaren faborito bilakatzeko lehian dauden zazpi lehiakideak izango dira protagonista gaur gaueko saio berezian.
Gaur gauean, 'El conquis: el favorito del público' saioan, 'El Conquistador del Caribe' saioko bost finalistak eta publikoaren faborito bilakatzeko lehian dauden zazpi lehiakideak izango dira protagonista, ETBk Miramonen dituen estudioetan.
Saioaren finaleko proba ikusgarria Eiderrekin batera jokatu zuten lau lehiakideek joan zen asteko saioan argitu gabe utzitako gaiak argitzeko aukera izango dute. Berebat, aurretik ikusi ez diren irudiak erakutsiko dituzte saioan, eta Gotzon, Aiora, Seleta eta Zuriñe lehiakideek abenturan bizitako unerik istilutsuenak ere izango dira ikusgai.
Halaber, publikoaren lehiakiderik gogokoena zein den argitzea falta da. Azken hilabeteetako bozketen ondorioz, zazpi dira saria jasotzeko hautagaiak: Guille, Lorea, Krasi, Tutan, Meltxor, Seleta eta Aiora. 3.000 euro eta Karibera joateko bi lagunentzako bidaia dute jokoan. Bozkatu duten ikus-entzuleek ere, sari bat irabazi ahalko dute.
Realityaren azken hitzorduan Joseina Etxeberria, Ainhoa Etxebarria, Humberto Gutierrez eta, jakina, ohiko 'konkistologoetako' batzuk ere egongo dira: Gotzon, Eneko, Isa eta David.
'El Conquis: el favorito del público' gala berezia Patxi Alonsok aurkeztuko du, eta gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.