Audientzia
'El Conquis: el favorito del público' saioak %11,2ko audientzia zatia lortu zuen
EITB
'El Conquis' debateak 2015etik lortzen duen daturik onenarekin itxi zuen denboraldia.
Astelehen gauean, 'El Conquistador del Caribe'ko ikus-entzuleek Aiora Armendariz aukeratu zuten abenturako lehiakide faboritoa. Patxi Alonsok aurkeztutako 'El Conquis' saio bereziak audientziaren harrera bikaina izan zuen, %11,2ko audientzia zatia bereganatuz. Halaber, emanaldian zehar, 225.000 ikus-entzulek bat egin zuten saioarekin Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko saioarekin, 'El Conquis' debateak denboraldia itxi zuen, bataz beste %9,1eko audientzia zatia lortuz. 2015eko ediziotik lortzen duen daturik onena da. Gainera, denboraldi honetan 216.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.